eseu
ITES Realizadas

Contador de
ITEs Realizadas

1234
1153

Favorables

81

Desfavorables

eseu
ITES Realizadas

Contador de
ITEs Realizadas

1234
1153

Favorables

81

Desfavorables

Hasiera

Zien da Eit-a egitearen prezioa?

ITE LABEL-en merkatuko preziorik onenak dauzkagula ziurtatzen dizugu. Dena den EIT-ak suposatzen duen gastua inbertsio bezala hartu behar da, ondorengo arrazoiengatik:

  • Eraikin osoaren kontserbazioaren benetako egoera ezagutzeko aukera ematen du
  • Mantentze-lanetan egon daitezkeen arazo posibleak hautematen ditu, larriago bilakatu aurretik
  • Jarduketa jarraibideak eskaintzen ditu, eraikina beti “forma onean” egon dadin
  • Etxebizitzaren energia eraginkortasuna bermatzen du
  • Irisgarritasun arauak betetzea errazten du
  • Euren bizitza kalitatea hobetzen du.
  • Etxebizitzen balioa handiagotu egiten da.
  • Bizitza erosoagoa eta lasaiagoa lortzen da.
  • Zaharberritzerako laguntzak jasotzen dira.

Zein da Eit-a EZ egitearen prezioa?

EIT-a aurkezteko beharra ez betetzeak oso ondorio garestiak izan ditzake. Udalek, EIT-ak kudeatzeko ardura duten erakunde gisa, beharrezkoak diren zehapenak ezartzeko eskumena izango dute. Komenigarria da gogoratzea EIT-a ez betetzea hirigintza alorreko arau-hauste gisa hartuko dela.

Horri dagokionez, udalek EIT-a eta beharrezkoak izan daitezkeen konponketa lanak era subsidiarioan egiteko gaitasuna ere izango dute. Horrek esan nahi du lan horiek egin ditzaketela, eta ondoren lan horien faktura jabeen erkidegoari igorri, hark ordain dezan, zenbatekoa bat edo beste bada ere.

EIT-a epe barruan ez egiteak, gainera, arazo larriagoei eta askoz ere garestiagoei ateak irekitzea ekar dezake. Izan ere, gabeziak garaiz hautemateak, etorkizunean jada konponbiderik izan ez dezaketen akatsak ez agertzea eragin dezake.

edificio-deteriorado-pasar-la-ite-inspeccion-tecnica-de-edificios-euskadi

Jakin nahi al duzu zure eraikinak EIT-a pasatu behar duen?

Euskal Autonomi Erkidegoko edozein etxebizitza eraikini buruzko informazioa jasotzea oso erraza da. Nahikoa da www.euskoregite.eus helbidean sartzea eta fitxa betetzea, eraikinaren oinarrizko datuekin: kalea, zenbakia eta udalerria. Sistemak, eraikinaren eraikuntza urtea, EIT-a aurkezteko epea eta eraikinaren fitxa teknikoa jaisteko aukera eskainiko ditu.

Nahi al duzu aurrekonturik? Preziorik onena ziurtaturik

Zure eraikinak EIT-a pasatzea behar izanez gero, jaso ezazu gure laguntza, ondorengo telefono zenbakira deituz edo e-mail bidez eskatzen diren datuak betez.

Al usar este formulario accedes al almacenamiento y gestión de tus datos por parte de esta web.

Zertan datza EIT-a pasatzea? Zein txosten bidaltzen dira?

EIT: Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa

EIT-a, Arkitekturako profesionalek egin behar duten begi-ikuskapena da, eta eraikin baten oinarrizko lau guneetan zentratzen da:

  • Estrukturan
  • Fatxadan
  • Estalkian
  • Ur sare komunetan (saneamenduan eta horniduran)

Lau gune horiek osatzen dute gure etxebizitzaren gune babeslea. Gune horietako edozeinetan sortutako arazoak seinale hauen bitartez azaltzen dira:

  • Arrakalak eta pitzadurak
  • Hezetasunak
  • Elementuen erorketak
  • Deformazioak

EIT-ak gune horietan egon daitezkeen arazoak identifikatzen ditu berehala konpontzeko oinarriak ezarriz, etorkizunean arazo handiagoak eta garestiagoak saihestuz.

ite-label--registro-ite

Ikuskapen lan erraza, baina oso garrantzitsua

ilustracion-4

Etxebizitzen balioa handitu egiten da

Eraginortasun Energetikoaren Ziurtagiria

Eraikin baten ur beroa, berogailua eta aire girotuaren energia-eskariari aurre egiteko behar den energia-kontsumoa kalkulatzean ateratzen den emaitza da energia-kalifikazioa. Eraikinak zazpi letrako serie batean sailkatzen ditu; A letratik, G letrara. Eraginkortasun handiena duen eraikinak A letra izango du eta eraginkortasun baxuena duena ordea G letra.

Energia-ziurtapenak informazio erabilgarria eskaintzen dio erabiltzaileari, edifizioaren edo zati baten elektrizitate kontsumoa zein den jakiteko. Beraz, lortutako letra A bada, kontsumo txikia izango da eta lortutako letra berriz G bada , kontsumoa handia izango da.

Era berean, eraginkortasun energetikoa hobetzeko aukerak emango dizkio erabiltzaileari, lehendik eraikita zeuden eraikinen eraginkortasun energetikoaren ziurtagirietan gomendioak ere jasoko baitira.

EIT-a pasatzen duten eraikinek, automatikoki izango dute eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria. Ziurtapen honekin ugazabak saldu edo alokatu egin dezake etxe bizitza eta horrez gain, erabiltzailearentzat baliagarria izan daitekeen informazioa eskaini.

Jabearen ardura da Eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria www.euskadi.net web-orriko erregistroan inskribatzea, edo teknikari ziurtatzailearen bidez egitea. ITE LABEL-ek dohainik eskaintzen du zerbitzua.

Eraginkortasun energetikoaren ziurtagiriak 10 urtez balioko du gehienez. Epe hori igarotakoan, berritu egin beharko da. Edonola ere, nahi izanez gero ziurtagiria eguneratu ahal izango da eraginkortasun energetikoari eragiten dioten alderdiak aldatzen badira.

Elbarrien Bidegarritasun Txostena

Bidegarritasun txostenak espazio batean dauden oztopo arkitektonikoak zenbatu eta identifikatu egiten ditu. Oztopo arkitektonikoek fisikoki trabatu egiten dute pertsonen ibildidea edifizio, parke edo leku jakin baten. Beraz, txosten honetan isladatzen dena legeak esaten duena betetzen den edo ez da. Eta betetzen ez bada zein neurritan.

Guzti honen helburua arkitekturak dauzkan oztopoak ezabatzea da, pertsona nagusien, elbarrien eta hainbat problema fisiko dauzkaten pertsonen bizi kalitate hobetu ahal izateko.

Nahiz eta txosten honek esan eraikinean traba arkitektonikoak daudela, auzokideak ez daude behartuta hauek kentzera. Behartuta egongo lirateke soilik auzokieetako bat helbarria izango balitz edo arazo larriak izango balitu eskailerak igo edo bajatzeko.

Gainera komunitateek txosten honi esker, obra egitea erabakitzen badute legeak esaten duena betetzeko, Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dituen diru laguntzak eskatu ditzakete.

ilustracion-5

Denongatik eta denontzako

Gainera erabat DOHAINIK

Errehabilitazio obretarako aurrekontuen eskaerak.

Errehabilitazio obren aurrekontuen eskaerak (Dohainik)

EIT-ak esaten badu eraikinaren zenbait elementuk konponketa behar dutela, ITE LABEL-ek hiru aurrekontu desberdin aurkezten dizkizu DOAINIK. Horrela komunitateak aurrekontu horiek alderatu edo parekatu ditzake.

Berdin gertatzen da EIT-an agertzen ez diren beste konponketa mota batzuk egitea nahi bada. ITE LABEL-ek hiru aurrekontu aurkeztuko ditu, beraien artean konparatu eta alderatu ahal izateko eta ondoren konponketak egiteko.

ITE LABEL-ek badauzka ezagupenak sektorean dauden enpresei buruz beraz, aukeratutako enpresak guztiz konfiantzazkoak direla eta beraien lana guztiz ondo egiten dutela eta PREZIORIK ONENAK dauzkatela BERMATZEN dugu.

Galdera ohikoenak

1-Zer da?

Eraikinen ikuskapen Teknikoa (EIT) teknikariek egindako txostena da. Behin eraikina Ikusiz behaketa eginda, teknikari batek txostenean jasotzen eta zehazten ditu eraikinaren kontserbazio egoera, akatsak, kausak eta konpontzeko proposamena.

2- Txostenak zer dakar?

  • Eraikina osatzen duten elementuen egoera orokorraren azalpena: egitura, zimenduak, fatxadak, estalkiak eta instalazioak.
  • Guztientzako irisgarritasunaren oinarrizko baldintzen ebaluazioa eta eraikinaren eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria.
  • Detektatutako akatsen kausak izan daitezkenen azalpena.
  • Esku hartzeko proposamen orokorra, izaeraren arabera honako sailkapenen batean sartuta: berehalakoa, oso presazkoa, presazkoa, epe ertainean beharrezkoa edo mantentzekoa.

3- Zertarako balio du?

Eraikinen segurtasun, bizigarritasun, irisgarritasun eta erosotasun-baldintzak berrikusten dira, baita etorkizunean egon daitezkeen kalteei aurrea hartzeko mantentze-lanak zehaztu ere. Programak egiteko eta konponketak lehenesteko ere baliagarria da.

4- Zein eraikinek pasa behar dute EIT?

  • Katalogatutako edo babestutako eraikinek, antzinatasuna eta babes erregimena edozein izanda ere.
  • 50 urtetik gorako antzinatasuna duten bizitegi-eraikinek. Kalera edo erabilera publikoko espaziora fatxada ez duten familiabakarreko etxe isolatuak salbuetsita daude.
  • Kontserbaziorako, guztien irisgarritasunerako edo eraginkortasun energetikorako obrak egiteko Euskal Herriko laguntza publikoak eskatzen dituzten titularrei dagozkien eraikinek, laguntzetarako eskaria egin aurretik, antzinatasuna eta udalaren egutegian azaldutako epea edozein izanda.

5- Nork aurkeztu behar du EIT?

Eraikinen jabeak edo jabe-elkarteak aurkeztu behar du EIT. Hori eraikina kontserbatzeko legezko betebeharraren barruan dago.

6- Nork erredakta dezake EIT bat?

Orokorrean, Goi-mailako Arkitektura edo Arkitektura Teknikoko titulua duten teknikariek.

7- Non eta nola aurkeztu behar da EIT?

Udalerri bakoitzeko udaletxean aurkeztu behar da, papelean eta CD-an

8- Zertara behartzen du EITk?

EITn berehalakotzat, oso presazkotzat edo presazkotzat jotako obrak egitera. Amaitzean udalari aurkeztu behar zaio akatsak konpondu direla egiaztatzen duen ziurtagiri tekniko bakarra.

Udalak segurtasuna lehenesteko, eraikinen egituretan, estalkian eta kalera jotzen duten fatxadetan eragina duten obrak lehentasunez egiteko agindua emango du.

9- Zein laguntza daude EIT egiteko?

Eusko Jaurlaritza: Eraikinen Ikuspen Teknikoaren ondoriozko obrak, Eusko Jaurlaritzak babestutako birgaitze-jarduketak badira, zerga eta ekonomia-arloko onurak izango dituzte:

  • PFEZan ohiko etxebizitzan inbertsioa egiteagatiko kenkari fiskala.
  • BEZ murriztua, %10, legezko betebeharrak betetzen dituzten birgaitze obretan.
  • Itzuli behar ez diren diru-laguntzak, obren eta titularraren diru-sarreren araberakoak. EIT egiteagatiko ordainsariak ere sartzen dira.
  • Beste batzuk

10- Zenbat urtetarako balio du EITk?

EITk 10 urtetarako balio du. EIT egiten denetik hamar urtera, berriz ere egin beharko da.

pasar-la-ite-inspeccion-tecnica-de-edificios-euskadi

Azterketaren “notak”

Ikuskapenaren ondoren, zure eraikinak EIT-an aurreikusitako bost kalifikazioetako bat jasoko du, bere egoeraren eta bertan gauzatu beharreko jarduketen arabera.

  • 1. gradua. Berehalako jarduketa. Berehalako kolapso edo pertsonentzako kalte posible arriskua hautematen bada. Jarduketa 24 ordu baino lehenago gauzatu beharko da.
  • 2. gradua. Oso premiazko jarduketa. Epe ertainean pertsonentzako arriskuak eragin ditzaketen kalte garrantzitsurik badago. Hiru hilabete baino lehen jardun behar da.
  • 3. gradua. Premiazko jarduketa. Eraikinean kalteak eragin ditzaketen gabezia larriak hautematen badira. Jarduketarako epea urtebetekoa da.
  • 4. gradua. Epe ertainean beharrezkoa den jarduketa. Sistema osoan eraginik ez duten baina gero eta larriagoak izan daitezkeen akats puntualak aurkitzen badira. Jarduketa urtebete baino gehiago atzeratu daiteke.
  • 5. gradua. Mantentze-lanak. Ez bada arazorik hautematen, edo mantentze-lan egokiarekin konpondu daitezkeen arazoak hautematen badira, eraikinari kalifikazio hori emango zaio.

Erakinaren Liburua

EITa preziorik onenera pasatzeaz gain, zuen eraikinean egindako obren erregistroa eskaintzen dizuegu.

uniquebrand-itelabel-branding-diseño-editorial1-1024x670
Jar ezazu zure eraikina ITE Label-eko Arkitektoen eskuetan.

Eraikinaren liburua (Hautazkoa)

Liburu honetan eraikinean egiten diren jarduera guztiak zehazten dira. Gaur egungo medikuek jarraitzen duten sistema berberarekin, non liburuan irakur daitekeen izandako gaixotasunak, ebakuntzak… Horrela edifizioaren historiala ezaguna izango da jabe guztientzeko eta eskura izan dezakete edozein momentutan.

Plataforma online-eko sarrera (Hautazkoa)

  • Nahiz eta urtero portaleko presidentea aldatu, fakturak, aurrekontuak, agiriak… dokumentu digital gisa artxibatuta dauzkagunez ez dira inoiz galduko.
  • Edozein ugazabak izan dezake komunitatearen informazioa, egunaren 24 orduetan.
  • Agiriak deskargatu edota inprimatzeko aukera.
  • Gure ERAIKINEN MEDIKUEK artxibatuko dituzte dokumentuak, ITE LABEL-eko ARKITEKTOEK.
  • Eraikinari egin behar zaizkion jardueren azalpenak eta agiriak.
  • Jarduera bakoitzaren data zehatza.
ilustracion-7
Zure eraikinaren historial osora sarrera.

Jakin nahi al duzu zure eraikinak EIT-a pasatu behar duen?

EAE-ko edozein etxebizitza eraikini buruzko informazioa jasotzea oso erraza da. Nahikoa da www.euskoregite.eus helbidean sartzea eta fitxa betetzea, eraikinaren oinarrizko datuekin: kalea, zenbakia eta udalerria. Sistemak, eraikinaren eraikuntza urtea, EIT-a aurkezteko epea eta eraikinaren fitxa teknikoa jaisteko aukera eskainiko ditu.


Nahi al duzu aurrekonturik? Preziorik onena ziurtaturik.

Zure eraikinak EIT-a pasatzea behar izanez gero, jaso ezazu gure laguntza, ondorengo telefono zenbakira deituz edo e-mail bidez, eskatzen diren datuak betez.

Al usar este formulario accedes al almacenamiento y gestión de tus datos por parte de esta web.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies